
Jorge Oteiza Enbil 1908ko urriaren 21ean sortu zen Gipuzkoan eta 2003ko apirilaren 9an hil zen Gipuzkoan. Euskal herritar eskultore eta arte-teorilaria izan zen. Eduardo Chillidarekin batera egin zituen eskultura guztiak. XX. mendean Euskal Herriko eskultore garrantzitsuenetako bat izan zen eta haren itzala mundu guztian zabaldu da. XX. mendeko abangoardia artistikoetan izan du eragina baita Euskal Herritik kanpo ere.
Eskulturak
Jorge Oteizak Elizondon bi eskultura ditu, bat eliza aitzinean dago eta bertzea Txokoto auzoan. Batek Santiagori otoitza izena du eta bertzeak Amatasuna izena du.
Euskal eskultore bikain honek Elizondoko herriarekiko sentitzen zuen maitasuna erakutsi zuen bi eskultura hauek herriari oparitzean, baztandarrak beren ondarea zaintzeko egiten ari ziren ahaleginarengatik.
Amatasuna
Amatasuna eskultura Puriosenea etxearen aitzinean dago, Txokoto auzoan. Amatasuna eskulturak haurra bere amaren besoetan adierazten du. Eskultura altzairuz egina dago, gutxi gorabehera luzeran 2,08 metro ditu eta 61 cm zabal. Brontzearekin egina dago. Brontzea kobrea eta eztainuarekin egindako metal aleazio bat da. Egin berritan, urre kolorekoa da eta herdoiltzen denean berde urdinxka kolorea hartzen du. Ez dago margotua.

Puriosenea etxea
Fatxada osoa hareharri gorriko harlanduz egina dago. Hareharria edo harri mimarria hareaz eta pikor txikiko materialez osatutako arroka sedimentario detritiko bat da. Atearen sarrera arku batekin eraikia dago. Purioseneako arku horren aldeetan harriz egindako marrazkiak daude eta arku horren barnean aldeetan harriz egindako bi banku badira.
Santiagori otoitza

Eliza aitzinean dagoen eskultura “Santiagori otoitza” izeneko eskultura da. Abstrakzioaren esparruan kokatzen da. Oteizak espazioaren hausnarketan oinarritu izan du bere obra. Aipatutako eskulturak kutxa baten forma dauka eta hor garrantzitsuena ez da egin duena baizik eta materialarengatik egin ezin izan duena. Materiala cortén altzairuakin egina dago eta beltzez margotua dago. Normalean altzairu mota hori ez da margotzen. Berez, herdoil kolorea hartzen du.
BIBLIOGRAFIA:
- Noticias de Navarra, Recuerdan a Jorge Oteiza en Elizondo por su 103 cumpleaños, 22/10/11.
- Noticias de navarra, Elizondo recuerda el aniversario de Jorge Oteiza, 22/10/15.
- AUÑAMENDI EUSKO ENTZIKLOPEDIA, “Santiagori otoitza”, Bernardo Estornés Lasa.
- Mikel Iriarteri egindako elkarrizketa bat.