Elkarrizketa (20 min.)
Bittori Etxeberria
Eskultura Elizondon dago, Pedro Axular karrikan, udaletxe gibelean. Eskultura emakume itxurako harrizko eskultura bat da. Zehazki marmol beltzekoa da. Azpian altzairuzko txapa borobil bat du eta hau idatzita dago:
«BAZTANDIK EUSKAL HERRI OSORA
ASKATASUNAREN ALDEKO SAREA HEDATU ZUEN
BITTORI ETXEBERRIA ETA BERE KIDEAK GOGOAN
Esteban Etxeberria, Agustin Ariztia, Felicitas Ariztia
eta Timoteo Plaza 1931-1941».
Eskultura honen diseinua ez da kasualitatea: emakume bat da dokumentu batean inguratua. Dokumentuak erreferentzia egiten dio garai haietan idazten ziren mezuei. Emakumea dokumentuan altxatuta, ezkutatuta, bilduta dago; denbora haietan harrapatzen bazen eskutitzen bat frankismotik ihes egiteko edo, fusilatzen zituzten. Horregatik, emakumea “gordea” dago dokumentuan. Gainera, Bittori Etxeberriaren taldeko bi fusilatu zituzten; Bittori Etxeberriak eta bere lagun batzuek gutxirengatik lortu zuten ihes egitea fusilamentutik.


“Babesaren muga-La frontera del refugio” izena du Plaza ondoko eskulturak. Altzairuzko eskultura bat da. Eskultura egina dago frankismotik ihes egindako pertsonen omenez. Eskultura honek bertzeei muga pasatzen laguntzeko beraien osasuna arriskatu zutenei ere omenaldia egiten die.
Diseinuak badu bere historia. Eskulturak baditu bi parte: aitzinekoa eta gibelekoa. Aitzinekoak irudikatzen ditu ihes egiten zuten pertsonak, eta gibelekoak, berriz, errepresentatzen ditu frankismotik ihes egindako pertsonak hartzen edo “akogitzen” zituztenak.
Plazan Mikel Iriarteren bertze eskultura bat aurki dezakegu. Altzairuzko kubo karratu bat da, Baztandarren Biltzarrak 50 urte bete zituenean egindakoa.
Elizondoko plazan kokatuta dago, Baztango herri bakoitzean bada bat. Baditu forma batzuk soldadurarekin eginak. 15 kuboak Mikel Iriartek eta Elizondoko Lanbide Eskolako bere ikasleek egin zituzten. Zenbait ikasle arratsaldetan ere aritu ziren lanean.
Herri bakoitzeko kuboak desberdinak dira, diseinua aldatzen da. Begoña Durrutyk diseinatu zituen irudiak. Kubo guztiek badute zerbait iguala: Baztango armarria.
Elizondon Mikel Iriarteren bertze eskultura bat dago. Zehazki Elizondoko Lanbide Eskolaren aitzinean dago kokatua.
Altzairuzko eskultura bat da. Eskultura eraiki zuten Elizondoko Lanbide Eskolak 50 urte bete zituenean. Gainera, 50 urtetan 1.500 ikasle formatu ziren bertan.
Eskultura Mikel Iriartek egin zuen ikastetxeko bere ikasleekin.

Mikel Iriarteren biografia
Mikel Iriarte Arizkunen sortua da, baina gaur egun, Donamarian bizi da. Elizondoko Lanbide Eskolan aritzen da irakasle, Oinarrizko Eragiketa eta Metal Fabrikazioa erakusten.
Eskulturak egiten ditu. Hainbat eskultura egin ditu orain arte, adibidez: Elizondoko udaletxe gibeleko eskultura, Elizondoko plaza aitzineko eskultura, Baztanen herri bakoitzeko Baztandarren Biltzarreko kuboa, Artesiagoko eskultura, etab.
Mikel Iriartek egin zuen lehenbiziko eskultura Artesiagakoa izan zen. Eskulturaren tamainarengatik gehien kostatu zaiona ere izan da.
Bibliografia
Udaletxeko gibeleko eskulturaren inguruko informazioa.
Elizondo plaza ondoko eskulturaren inguruko informazioa: “Babesaren muga / La frontera del refugio” eskultura.
Elizondo plazan dagoen Baztandarren Biltzarreko kuboa.
Elizondoko Lanbide Eskolako eskultura.
Mikel Iriarteri eskulturen inguruan egindako elkarrizketa bat.