Elizondon pilotak, kirol bezala, garrantzi handia izan du historian zehar. Segur aski pilota izanen da Baztanen tradizio gehien izan duen kirola. Besta guztietan izaten ziren pilota partiduak. Modalitate diferenteak ezagutzen dira: eskuz, laxoa, pasaka. Batzuk desagertuak daude eta bertze batzuk arriskuan.
Herriko frontoia 1921eko irailaren 18an inauguratu zen. Braulio Iriarte elizondarrak emandako diruarekin eraiki zen. Frontoiari bere izena jarri zitzaion esker on gisa.
BRAULIO IRIARTE

Braulio Iriarte 1860an jaio zen Elizondoko Txokotoko Martindenea etxean eta 1932ko ekainaren 25ean hil zen, Mexikon. Bere gorputza Mexikon lurperatua dago Panteón Español de la ciudad de Mexico delakoan. Braulio oso famatua da Coronita garagardoaren sortzeari esker. Elizondoko jendea Mexikora eraman zuen lan bat emanez.
17 urterekin Mexikora joan zen lan bila. Okindegi batean hasi zen lanean eta urte batzuk geroago 80 okindegiren jabea zen. Baztango jende aunitz Mexikora eraman zuen bere enpresetan lan egitera. Okindegiekin irabazitako diruarekin garagardo bat sortu zuen, Coronita izenekoa. Munduan zehar arras ospetsua da garagardo hori.
Elizondon fama handia du Braulio Iriartek, asko lagundu zuelakoz. Elizondoko herriari diru asko eman zion. Ez bakarrik frontoia egiteko, 1913an uholdeek eragindako kalte handiak konpontzeko ere dirua eman zuen. Elizondoko zahar etxeari ere dohaintza egin zion.
Zer egin zuen?
- 17 urterekin Mexikora joan zen lan bila, Okindegi batean hasi zen lanean eta urte batzuk geroago 80 okindegien jabea zen. Okindegiekin irabazitako diruarekin garagardo bat sortu zuen, Coronita izenekoa.
- 1913an Brauliok Elizondoko udaletxeari dirua eman zion uholde kalteak konpontzeko.
- Jendeak dioenez, elizaren ezkerreko dorrea Braulio Iriartek ordaindu zuen eta horrin esker koroa bat jarri zuten, bere “Coronita” garagardoarengatik, baino apaizak esan zigun hori mito bat dela, dorre hori Brauliok ordaindu zuen baino hor dagoen koroa sigla batzuekin dago M eta A, Maria Birjina eta erraten dute Ama Birjina zeruaren erregina dela eta horregatik koroa bat dauka dorreak, badakigu bigarrena dela kanpaia eta erlojua ez dituelakoz.
- Baztango jendea Mexikora eraman zuen lan egitera.
- Zahar-etxeari dirua eman zion.
Eliza berriak dorre bakarra zuen eta berak emandako diruarekin elizaren ezkerreko dorrea eraiki zen. Dorre horretan koroa bat eta gari galburu bat ikusi ahal dugu. Honen inguruan kondaira bat dago: Brauliok gari-galburua eta koroa bere ohoretan marraztarazi omen zituen, berak sortutako “Coronita” zela eta.
Elizondoko apezari hau egia zen galdetuta, istorio hau kondaira bat dela aipatu zuen. Egia da dorrea Braulio Iriartek ordaindu zuela baina hor dagoen koroa apezak diseinatutako marrazkia dela aipatu zuen. M eta A hizkiak agertzen dira eta gainean koroa du. Honek Ama Birjina zeruaren erregina dela adierazten du.
Txokoto auzoan bertze frontoi mota bat dago ospe handia duena: Trinketea. Europako trinketerik zaharrena da.
Trinketea pilotaleku estalia eta itxia da. Eraikuntza berezia du, laukizuzen baten forma, hain zuzen ere. Lau paretaz mugatua dago: frontisa (aurreko aldean dagoena), atzeko edo erreboteko pareta, ezker-pareta eta eskuinekoa. Ez du kontrakantxarik. Goiko partean bi galeria daude non jendeak partidua ikusten duen.
Jokatzeko joko modalitate desberdinak daude. Gaur egun ohikoena palaz jolastea da eta erabiltzen diren pilotak gomazkoak eta mazizoak dira. Pilotek puntu horiak baldin badituzte motelagoak dira eta puntu berdeak izanez gero, bixiagoak. Bertze modalitatea, eskuzko modalitatea, galdua dago.
Isidro Iribarren eta Josefa Iturralde baztandarrak XIX. mendean Argentinatik bueltatu eta han irabazitako diruarekin trinketea egitea agindu zuten. 1894. urtean inauguratu zen.
Ondoren, hainbertze jabe izan ditu trinketeak: Domingo Arotzarena, Florentino Azcona, Francisco Ugalde eta Antonio Goyeneche, Tomás Ugalde eta bere emaztea María Teresa Iribarren.
1998. urtean Francis Uurrutia amaiurtarrak erosi eta azkeneko berrikuntza sakona egin zuen. 2001eko otsailaren 17an inauguratu zuen. Julen Retegi pilotariak ohorezko sakea egin zuen.
1922. urtean oso partidu famatua jokatu zen eskuz: Dongaitz anaiak Leonis eta Artzeren kontra.
Gaur egungo trinketearen jabeak txapelketak antolatzen ditu. Bertara Iparralde, Iruña, Lesaka, eta Baztango jokalariak apuntatzen dira. Txapelketak abendutik martxora bitarte irauten du. Finala martxoaren 19 inguruan jokatzen da. Txapelketa hauek gomazko pilotarekin, palaz eta bi biren kontra jokatzen dira.
Emakumeen txapelketarako deialdia ere egin du behin baino gehiagotan Francis Urrutiak. Ez du arrastarik izan.
Elizondoko kuadrilla aunitzek beraien txapelketak ere antolatzen dituzte eta frontoia bizirik ikusten da.
Edozeinek jolastu ahal du eta horretarako bertan ordua eskatu behar du.
Bertze modalitate bat dago: laxoa. Gaur egun Baztango jokalari famatua Gorka Urtasun da. Berarekin hitz egin dugu eta hainbat informazio eman digu pilota modalitate honi buruz.

Antzinako kirola dela aipatu digu. Galtzear egon zen baina zorionez, orain berpizten ari dela dirudi. Gure pilotalekuetatik urte askoan kanpo egon da. Berriz ere leku bat aurkitzen ari da inguruko kirolarien eta zaleen artean.
Euskal pilota modalitate zaharrena da. Ez da erraza laxoari buruz dokumentazio idatzia aurkitzea. Bertsolariek jokatu diren partidu handiaz transmititu dute informazioa.
XVII. mendetik goiti Laxoa izan zen Euskal Herriko kirol nagusia. Batzuek diote 1846an Irunen, mugaren bi aldeetako bi talderen artean, garrantzi handiko partidua jokatu zela. Bertan 1200 pertsona bildu ziren. Antza denez, ikusmin handiko partidua izan zen. Jendetza bildu zen eta kanpamenduak prestatu behar izan ziren. Bertara joan zen jendea eta idiak, behiak eta txerriak eraman zituzten apustu egiteko. Batzuendako drama handia izan zen galdu zutelako.
Zesta punta, erremontea eta esku pilota kirolen sortzearekin Laxoaren fama beherantz joan zen
1961ean lehenengo txapelketa antolatu zen, hor Baztan-Bidasoako 7 herrik parte hartu zuten. 3 urtez iraun zuen eta gero gainbehera joan zen. 15 urteko gainbeheraren ondotik, berpiztu zen 1979an Doneztebe eta Arraiozko partida bati esker. 1980tik aitzina urtero txapelketa ospatzen da udan.
Braulio Iriarte frontoia egin zenean hasi ziren laxoa partidak egiten bertan.
Gaur egun Baztango eta Malerrekako haranetan bakarrik jokatzen da, baina lehen Gipuzkoan eta iparraldean ere jokatzen zen.
Jokatzeko plazak 60-80 metro luze eta 12-20 metro zabal ditu. Pareta bat du eta hor sakea errestu behar duen taldea jartzen da. Zelaietako alde bat mugatua dago “errebotea” izeneko paretarekin.
BOTAHARRIA
- Laxoa jokoan sakea egiteko tresna da, harrizko karratu baten antza dauka. Finkoa da, baina gaur egun egurrezkoak daude eta jarri eta ken daitezke.
- Elizondoko udaletxean botaharri bat dago, lehen han Laxoa partidak egiten zirelakoz, baino gero Brauliok egindako frontoian hasi ziren Laxoa partidak egiten. Lehen Laxoa partidak Jaime Urrutia kalearen aldera jokatzen ziren (Karrika ostatu aldera) eta gero aldatu egin zen eta plaza aldera jokatzen hasi ziren. Gorka Urtasunen ustez botaharria hasieran plazan zegoen eta gero mugitu zuten udaletxera turismoentzat, eta liburu batengatik botaharria ikutzen baduzu zorte ona ematen dizu.

3 motako botaharriak daude:
Bota-harria, Harri-handi eta Harri-zabal
LAXOA
- Euskal pilota modalitate zaharrena
- XVII. mendetik goiti Laxoa zen Euskal Herriko kirol nagusia.
- Irunen 1846an 1200 pertsona bildu zituen partida batek.
- Zesta punta, erremontea eta esku pilota kirolen sortzeak Laxoaren fama beherantz joan zen.
- Gaur egun Baztango eta Malerrekako haranetan bakarrik jokatzen da.
- 60-80 metro luze eta 12-20 metro zabal ditu zelaiak.
- Zelaietako alde bat mugatua dago “errebotea” izeneko pareta dago.

Jokalariak
Baztango jokalari famatu bat, Gorka Urtasun da.
Gorka Urtasun Elizondoko Laxoa jokalari famatuena

Postuak
- Pilotak XIX. mendean pisu handikoak ziren, gaur egun 65mm-ko diametroa dituzte eta 115 edo 125 gramo pisatzen dituzte.
- Set 1 irabazteko lau kintze egin behar dira, hau da, tanto 1 egitean 15 puntu lortzen dituzu, 2. tantoan 30 puntu, 3. tantoan 40 puntu eta hurrengo tantoan irabazten duzu seta.
- Talde bakoitzak “numero” bat, bi “koarto” eta sakalari bat dute.
BIBLIOGRAFIA:
- Laxoa
- Braulio Iriarte
- Tiburcio Arraztoa, Jesus Mª Prim. Laxoaren gida. Laxoa elkartea
- Gorka Urtasun argazkia