Skip to content

Txokoto

Txokotoko presa

Muniarteako zubia zeharkatu eta bertatikk Txokotoko presa ikus dezakegu.

1397an presa sortu zen, 1587, urtean sortu zen presako zubia.

Herriko txokorik xarmangarrienetako bat da,  askotan ikus ditzazkegu turistak argazkiak ateratzen, Santiagoko bidea presatik pasatzen da.

Gobernuak presa kendu nahi  zuen baina Elizondoko herritarrek ez zuten nahi, zerbait historikoa eta sentimentala zelako beraientzat.

Txokotoko presa altuagoa egin nahi zuten uholdeengatik, baina ez zuten egin amurrainak eta izokinak pasatzeko.

Elizondoko errota

Elektrizitatea egiteko makinak Jaime Urrutiak ekarri zituen.

Elizondoko errotaren lehen aipamena 1397ko maiatzaren 22an izan zen. Carlos III-ek eman zion Doña Toda Martinezeri Aragoiko 80 florinen zor, Elizondoko herritarrek zerga ordaintzen zutenarekin. 1416ko abuztuaren  4an  sute batek Elizondoko zati handi bat erre zuen,  berreraikuntzan laguntzeko, erregeak ez zuen herritarrei ordaintzeko erran, erre zelako eta ez zen gehio ordaindu behar.

Errota irina egiteko erabiltzen zuten eta etxe bakoitzak, errotaren portzio bat zuten irina egiteko.

Orain errota gasnategi bat da, Autxitxia deitzen dena.

Zentral hidroelektrikoak

Argia XX.mendean ailegatu zen Baztanera. Errotei alternadore bat jartzen zitzaien eta horrela herriko bonbilak pizten ziren.

Muniarte zubi ondoan zegoen errota argi zentral bat bihurtu zuten. Orduan argi publikoa jarri zuten.

Baztan-Bidasoan sortu ziren zentralak. Baztango errekak eta mendiak aprobetxatu zituzten zentral gehiago egiteko, Maringo zentrala 1912an   eta Mugairikoa 1920an. Agozpeko zentrala gaur egun Baztanek daukan zentral elektriko bakarra da, errekako ura desbideratzeko.

Irudian Agozpeko zentrala.

Baserri itxurako etxeak

Gaur egungo baserri-etxeen ereduarekin ia erabat datozen etxebizitzak dira beti. Lau angeluko oinean, eta sakontasunean garapen handiagoa dute fatxada nagusian baino, Bere barne-eskeletoa haritz-egurrez  egindako zutabe lodiekin eraikita dago. Zutabeak landu gabeko pilare-harrien gainean jarrita daude eta azken horiek arrokaren gainean daude, inolako zimentaziorik gabe.Egitura osoa kanpotik hormarekin jantzita dago. Iparreko haizeari aurre egiten diona, lodiagoa eta sendoagoa da. Alboko hormak sarritan lehen solairuraino bakarrik heltzen dira, eta bere gainetik harriz edo oholtzaz betetako egur zurtoina ixten da.

Fatxada nagusia hiru gorputz simetrikoki banatuetan bereizita ageri da, zatiketa hori lau zutabe-bertikalek zehazten dute.

Antxitonea

Gerra bat egon zen 1979. urtean,  eta etxe guztiak erre ziren. Antxitonea da bakarra ongi gelditu zena zergatik besteak erre ziren gerrarengatik.harrizko arkuaren forma hartu zuen,eraikinaren ezaugarrienetako bat barnean trinketea edukitzea da, 1894an pilotan aritzeko eraikina zen.

Puriosenea etxea (Elizondo)

XVI.mendea “Mairu Etxea“

Itxura mardul bezain soileko eraikina da bi isuriko teilatua du eta harlanduzkoa den fatxadaren ezkerraldea berregina izan dela erakusten du.

Baztango etxeak bertako klima heze eta euritsurat egokitzen diren eraikinak dira:

planta karratu edo errektangularra, hiru edo lau solairu eta teila arabiarrez eta zu-

rezko teilatu-hegal handiz estalitako euri-teilatua dute.

BIBLIOGRAFIA