Javier Ciga Etxandi (Iruña 1877-1960). Arbasoak baztandarrak zituen amaren partetik. Eulalia Ariztia elizondarrarekin ezkondu zen 1917an.
Gai hauetan inspiratu zen bere koadroak margotzeko: historikoak, erlijiosoak, mitologikoak, paisaiak… Bodegoiak eta kartelak ere landu zituen. Pello Fernandez Oyareguik uste du margolari kostunbrista zela errealitatea islatzen zuelako. Pello Fernandezek ere esan zuen bere margoak kulturalak zirela. Bere garaiko margolari eskola garrantzitsu batean egon zen, Madrileko San Fernando arte eskolan, hain zuzen ere. Arras agudo irakasle bihurtu zen. Segidan bortz urrezko domina irabazi zituen.

Elizondoko merkatua (1917)
Koadroak Elizondoko XX. mende hasierako merkatua erakusten du. Cigak errealitatea erakutsi nahi zuen. Koadroan emakumeak lehenagoko arropekin agertzen dira. Garai hartan erabiltzen ziren tresnak (kaikuak, saskiak…) agertzen dira. Orain arkupeetan koadroaren kopia bat dago. Koadro honetan pertsonak hiru planotan daude, hau da, hiru lerrotan. Argia eta itzalekin jolasten du eta irudiari sakontasuna ematen dio.
Uztai behiak (1915)
Irudian neska eta mutil bat agertzen dira. Neska saski batekin ageri da eta neska-mutilen atzean bi idi agertzen dira egurrezko atoi bat garraiatzen. Irudi honek XX. mende hasierako errealitatea eta janzkera adierazten ditu. Koadro hau nekazari munduan inspiratua dago. Nekazari dirugabeak nola janzten ziren ere adierazten du. Irudian agertzen diren pertsonak Javier Cigaren emaztea eta koinatua dira. Emazteak Eulalia izena du eta koinatuak Agustin. Barbizon eskolaren eragina dauka.


Sagardien Elizondoko Neskatxak (1915)
Eulalia Ariztia eta Dolores Sánchez agertzen dira saskia sagarrez beteta. Irudi honek XX. mende hasierako lan moduak eta ohiturak adierazten ditu.
Madrilgo Erakusketa Nazionaletan parte hartu zuen 1915 eta 1917 tartean. Baita garai hartako ekitaldi artistiko garrantzitsuenetan ere.
Etapa honetan jorratzen diren genero ezberdinen artean paisaia, pintura erlijiosoa, eta batez ere, erretratua nabarmendu behar dira. Genero hau maila garaienera eraman zuen eta Nafarroako burgesiaren erretratugile ofizial bihurtu zen.
Tradizio erromantikoaren jarraitzailea zen; atzeko alde neutroak baina ñabarduradunak margotzen ditu. Bere modeloen duintasuna agerian gelditzen da. Baserriaren harrapaketa fisikoa eta psikologikoa interesatzen zitzaion. Argiaren bidez aurpegia eta eskuak nabarmentzen zituen.
Hiletak (1940-1950)
XX.mendeko 40-50. hamarkadetan hiletetan nola janzten ziren agertzen da: emakumeak, apeza, “monagilloak”… Beltzez jantziak eta buru tapatuarekin agertzen dira emakumeak. Koadro honetan protagonistek mantilak eta arrosarioak dituzte. Argizarizko kandelen balio sinbolikoa ere agertzen da. Hori landutako egur batean jartzen zen. Gaur egun hildakoaren ondoan jartzen da.


Musean jokatzen (1940)
Irudi honek adierazten du lehengo Elizondoko gizon zahar batzuen ohitura nolakoa zen: ostatura joan eta han musean jokatzen egoten ziren. Garai hartan gizon zaharren egoteko modua adierazten du. Euskal kulturan aisialdiko mus partidak dira.
Paularen erretratoa (1917)
Josefa Paula Fernandezen erretratua da. Erretratuan ikus dezakegu Plazarena etxe zaharraren jabe berri gisa lortu zuen izaera: bere jarrera, bitxiak edo luxuzko soinekoa.
Gaur egun Paularena deituriko etxea lehen Plazarena zen. Plazarena etxea Martin Plazarenarena zen. Hau hiltzean bere alaba Elvira Plazak hartu zuen. Josefa Paula Fernandezek Donostian etxe bat zuen eta Elvira Plazarekin truke egin zuen Elvira Plazak Donostian etxe bat eduki nahi zuelako. Josefa Paulak Elvira Plazari bere Donostiako etxea eman zion eta Elvira Plazak Josefa Paulari Plazarena eman zion. 1917an Josefa Paulak Paularena deitu zion.


Txokotoko paisaia Elizondo (1920)
Txokotoko paisaia iluminismo inpresionistako lan interesgarri bat da. Bertan islatzen da uraren iheskortasun bat-bateko hori. Era berean, aipatu behar da ibaian zeharreko perspektiba bikaina, ikuzgailuek gizatiartua, emakume bat ageri baita arropa errekan eskuz garbitzen. Eskuinaldean etxe multzoak ageri dira: Puriosenea, Txarrenea eta Beramundea. XX. mendeko hogeigarren hamarkadako Elizondoko herriaren benetako dokumentu urbanistikoa da.
Bibliografia:
- Javier Ziga. Wikipedia. 28ko azaroaren 2023.
- FERNANDEZ OYAREGI, Pello. (2012) Javier Ciga pintor de esencias y verdades, GOBIERNO DE NAVARRA.
- Noticias de Navarra. Pello Fernández. Cien años de la exposición de Javier Ciga en Pamplona. 20/12/15.