Elizondoko hilerrian hainbat pertsona ospetsu daude lurperatuak
Albaitero familia
Pedro Albaitero 1833an jaio zen. Lehen okina izan zen Mexikora Baztanetik joan zena. Mexikon okinak behar zituztelako diru asko lortu zuen. Bere familia Santiago de Elizondo kalean zeukaten etxea eta hilerrian oso hilobi handia daukate.



Jose Mari Apezetxea
Jose Mari Apezetxea Erratzun jaio zen 1927an. Oso umea zela, bere etxea margotzen hasi zen, berezko zaletasun handia baitzuen. Berak adierazi zuen eskolan liburu guztiak margotzen zituela.
1939an, Iruñeko seminariora joan zen ikastera. Hurrengo urtean, lehenbiziko saria irabazi zuen Misio Erakusketa Handiko kartel lehiaketan. Garai hartan, Javier Ciga margolariak oporrak Apezetxearen osabaren Elizondoko etxean igarotzen zituela aprobetxatuz, bizikleta hartu eta harengana joaten zen.
1947an, 20 urte zituelarik, seminariotik atera zen eta sorterrira itzuli zen. Pintura ikasten segitzeko Madrilera edo Parisera joan behar zuen, baina gerra ondoko urteak latzak ziren eta etxean lan handia zeukaten. Beraz, familiaren oihal dendan lanean gelditu zen. 1948an ohorezko diploma irabazi zuen Iruñeko Udalak antolatutako pintura sariketan.
Felix eta Maurizio txistulariak
Felix eta Maurizio bi musikari ziren: Maurizio txistularia zen eta Felix atabalaria.
Felix
1912an jaio zen Sunbillan. 9 urterekin Aldudera bizitzera joan zen, baserri bateko mutil gisa lan egitera. 13 urterekin bertsotan hasi zen, Joanes Harrieta aldudar bertsolariekin. 16 urterekin, toberak eta kabalgatak kantatzen hasi zen, Panpalerekin batera. 1936an Nafarroako Bertsolari txapelketa irabazi zuen. Bankara joan zen ezkontzera 1938an, Beronika Ospitalerekin. Zahartzaroan bertso hauek idatzi zituen.
Elizondon beraien izena daukan karrika bat dago.
Horra zen gauza xoragarria
Zeru azpiko izarra
Gau ilunean behatzen bada
Ikusten dira bakarrak
Bi koloretan ageri dira
Urreak eta Zilarrak
Horiek oro eginak ditu
Jainko Jaunaren indarrak
Huna bankako herri
Pollita izar eder bat dirudi
Oihanetan xori guziak
Arbolen puntan kantari
Mendietako erreka hetan
Arrain politak igeri
Bankan zoin urus bizi giren
Gu hortarikan da ageri
Maurizio
Maurizio: Amaiurren jaio zen 1915eko irailaren 21ean. Geroago Arizkungo Martintuneko bordara joan zen bizitzera Elizalde familiarekin. Herri hartan pasa zuen Mauriziok bere bizitzaren zatirik handiena. Bere emaztea hil egin zen. Maurizio Euskal Herriko xoko anitzetan musika jotzen aritu zen Felixekin. Baztanen ez da inoiz egon Maurizio bezain beste iraun duen txistulari bat. Mauriziori gehien gustatzen zaion soinua “IOIAK” da.

(Maurizio ezkerrekoa eta Felix eskuinekoa)

Mariano Izeta
Aita Gipuzkoakoa zuen, Zarautzekoa; ama, berriz, baztandarra, Elizondokoa, Mutilenea etxekoa hain zuzen ere. Zortzi anai-arrebetatik zaharrena zen.
1930ean, 15 urte zituelarik, eskolako ikasketak akitu ondotik, aitarekin erlojugintzan lanean hasi zen. 1984an erretiratu zen eta erloju dendara joaten segitzen zuen jendearekin harreman ona zuelako. Gabriela Goñirekin bi alaba izan zituen: Maria Ines eta Juana Mari.
Urte anitz eman ditu Baztango berriak euskaraz zabaltzen Herria eta Principe de Viana aldizkarietan eta EGUNKARIA eta Diario de Noticias egunkarietan, besteak beste. Literatura eta hiztegigintza ere landu izan ditu. Azken lan honetan, baztandarrei entzundako Baztango esaera zahar eta hitz ugari jaso ditu.
Mariano Izeta, euskaltzale amorratua, ezaguna da euskara eta euskal kulturaren alde egindako lan handiagatik. Garai hartan Elizondon gaztelaniaz solastatzen zen baina berak euskaraz solastatzen zuen eta euskararen erabilpena bultzatu zuen.
Baztango folklorea eta, batez ere, mutil-dantzak berreskuratzeko aunitz egin zuen. Bertsolaritzaren alde ere lan handia egin zuen, jaialdi aunitz antolatuz. 1936an, gerra zibila hasi baino lehen, Nafarroako lehen bertsolari txapelketaren antolakuntzan lagundu zuen. Bertsolarien Lagunen Elkarteko ohorezko lehendakari izendatua izan zen.
Liburuak ere idatzi zituen. Dirua galgarri (1962), Nigarrez sortu nintzan (1982) eta Sorgiñak infernuko errekan (1985). Aipagarria da Baztango hiztegia eta erranairuak (1996). Bertan Baztango euskal hitzak bildu zituen.
Bertze hainbat alorretan ere aritu zen: kirol ikuskizunak antolatzen, Elizondoko Koralean abesten, era guztietako idazkiak euskaratzen, haur zein helduei euskaraz erakusten…
Elizondoko zinpeko-alkatea izan zen eta 1980-1984 bitartean Baztango Udaleko zinegotzia. 1997ko maiatzean Batzar Nagusiak, aho batez, Baztango Seme Kutun izendatu zuen. Urte bereko uztailaren 25ean Mariano Izeta Erreboteko plaza inauguratu zen Elizondon, bere omenez.
1980. urtean
Juanito Eraso Olaetxea
Areson jaio izan arren (1914), egun gutxira Elizondora ekarri zuten bizitzera.
Bertako apaiz eta organista izan zen. Juan Berekoetxearekin hasi zen musika ikasten. Ondoren, Angel de Trabadeloren ikaslea izan zen.
Tenorea izan nahi zuen baina zintzurreko mina zeukanez, utzi zuen. Handik aitzina abesbatzaren irakaskuntzan aritu zen.
1942. urtean Elizondoko Korala sortu zuen eta koralarekin hainbat herrialdetan aritu zen (Belgika, Austria, Italia…) eta sari aunitz lortu zituen.
Iruñeko Kontserbatorioko irakaslea izan zen. 1956 eta 1960 bitartean, Iruñeko Orfeoiaren zuzendaria izan zen.
1947-1948an Elizondoko alkate izan zen. Baztandar askoren kantu irakaslea izan zen, musu-truk.
Elizondoko seme kutun izendatu zuten, eta Baztango semetzako hartu zuen bertako udalak.
Herriak, bere lan guztiaren errekonozimendu gisa, 1983an Elizondoko Seme Kutun izendatu zuten, eta 1992an Baztango Semetzako hartu zuen bertako udalak.


Pilare Alba Loyarte
1935ean Elizondoko ikastola sortu zen. Baztango ikastolako andereñoa izan zen.
1913ko azaroaren 14an jaio zen Iruñean, baina Goizuetako Lubinea etxean hazi zen. Iruñean eta Donostian ikasi zuen, “Emakume Abertzale Batzako” kide zen, eta Elizondoko ikastolan lan egin aitzinetik irakasle izan zen Iturengo eskolan.
Gerra garaian Eusko Jaurlaritzarentzat lan egin zuen eta Mundakako ikastolan ere irakasle izan zen. Gero Frantziara ihes egin zuen eta gerra ondotik itzuli eta moja aritu zen. Ikasketan, berriz, euskaraz emateko aukera izan zenean, moja izateari utzi eta 10 urtez Bizkaiko hainbat ikastolatan irakasle aritu zen.
2015eko urtarrilaren 30ean, Elizondoko ikastolako irakaslea zena, hil zen Goizuetan, 101 urte zituela.
Elizondoko hilerrian hileta disko berezi bat ere aurkitu ahal dugu.
Sinbolismoz betetako hileta diskoa da. 1870 eta 1880 urte bitartean egin zen. Egilea Jose el Cantero izan zen, Baztango artisau ospetsua. Martina Fort-ek enkargatu zuen.
Lehendabiziko kokapena Elizondoko hilerri zaharra izan zen, eta familiak hilerri berria egin zenean, bere mausoleoan jartzea erabaki zuen.
Sortzen ari den eguzkirantz begira dago, hau da, egunsentian eguzkia ateratzen den lekura, horrela zegoen Elizondoko hilerri zaharrean, eta hilerria lekuz aldatu zenean ere berdin jarri zen, eguzkiaren irteerara begira.
Beherantz agertzen den erliebezko gezia, zehazki ekialde aldera begira dago. Erdian gurutze greko bat dago, Lis-en loreak dituena puntetan. Gurutzeak 4 koadrante sortzen ditu, eta bertan hileta-diskoa eskaini zitzaion pertsonaren historia kontatzen da.
Istorioa leitzeko ordena berezi bat segitu behar da, erlojuaren orratzen kontrako zentzua segituz. Lehendabiziko 4. koadrantea irakurtzen hasi behar da; ondoren 2.a; gero 1.a; azkenik, 3.a.
Hau da marrazkien bidez kontatzen dena:
- 4. koadrantean hildakoaren gurasoen lanbideko tresna bereizgarriak irudikatu dira: lehenik eta behin, orratza eta haria (bere amaren ofizioa); bertzetik, mailu bat, ingude txiki bat eta igitai edo sega bat (aitaren ofizioa).
- 2. koadrantean itsasontzi bat agertzen da itsasoko olatuen gainean nabigatzen, egunez eta gauez (eguzkia eta ilargia); horrek esan nahi du nabigazioa luzea izan zela.
- 1. koadrantean erliebean zuhaitz batean kiribildutako bi suge eta zuhaitzaren fruituak lurrean agertzen dira. Honek merkataritza mundua adierazten du.
- 3. koadrantean eskuineko eskuan eskularru handi bat eta eskularruaren eta gorputzaren artean pilota bat duen gizon bat irudikatzen da. Honek pilota-jokalari bat zela, “guante” modalitatekoa, adierazten du.
Sinbologia honekin honako interpretazioa egin ahal da:
Aita nekazaria izan zen eta ama irulea (4. koadrantea). Itsasoz bertze herrialde batera joan zen (2.koadrantea). Han merkataritzan aritu zen (1. koadrantea) eta eskularruko pilota profesional gisa jokatu zuen (3. koadrantea). Bere jatorrizko etxera itzuli zen dirua eginez eta hemen lurperatua dago.
Bibliografia
Webguneak:
- Wikipedia Maurizio Iriarte Urriak 7 2023 https://eu.wikipedia.org/wiki/Maurizio_Elizalde
- Wikipedia Felix Irailak 8 2020 https://eu.wikipedia.org/wiki/Juan_Felix_Iriarte
- Wikipedia Jose Mari Apezetxea Apirilak 11 2024 https://es.wikipedia.org/wiki/Jos%C3%A9_Mar%C3%ADa_Apezetxea_Fagoaga
- Lorenaren PDFak
Argazkiak eta nondik atera den bakoitza:
Albaitero etxea
Felix eta Maurizio
Jose Mari Apezetxea
Pedro Albaitero