Indianoen etxeak
Indianoa Ameriketara joandako euskal herritarra da. Maiorazkoak jende asko emigratzea eragin zuen. Anaia nagusia haranean geratzen zen bitartean, bere etxea eta jasotako herentzia mantentzeko ardura handiarekin, anaia txiki askok “Amerikak egin” behar izan zituzten. Herrira itzultzen zirenean, ongi joan bazitzaien, etxebizitzak altxatzen zituzten estatus berriaren parean: indianoen jauregiak.
Ameriketatik ekarritako artoak ere ikaragarrizko iraultza eragin zuen bertako nekazaritzan. Hortaz, etxe dotore berri ugari eraiki ziren eta zahar anitz berritu. Hortaz, etxe dotore berri ugari eraiki ziren eta zahar anitz berritu. Itzultzerakoan, askok noblezia titulua lortu zuten eta jauregiak eraiki zituzten, indiano-etxeak izenekoak.
Aipatu bezala, Ameriketan aberastu ziren auzotar batzuek eraikitako etxeak dira jauregi itxurako etxeak. Etxe hauek penintsulako iparralde osoan zabaldutako “jauregitxo indiano”aren eredua jarraitzen zuten: estilo eklektikoko jauregitxo lorategidunak, jatorri ezberdineko dekorazioa eta estilo hanpatu eta monumentala konbinatzen dituztenak. Erraz identifikatzen dira tamainagatik eta askok lau isurkiko teilatuak, balkoi landuak eta, batzuetan, dorreak eta palmondoak dituztelako.
Beraz, Indianoen etxe gehienek ezaugarri berdinak dituzte:
- Hainbat iturritatik hartzen dute estiloa.
- Jatorri ezberdinetako dekorazioa dute.
- Itxura betea eta kargatua dute.
- Monumentuak konbinatzen dituzte.
- Lorategia dute.
Jaime Urrutia Irisarri
Elizondoko Zatonea etxean jaio zen eta gaztea zenean Argentinara joan zen lanera. Han diru anitz irabazi zuen. Baztanera bueltatu zenean Sunbillako Manuela Magiarenarekin ezkondu zen eta 1904an bere omenez Manuelenea etxea egin zuen (Santiago kalean). 1906an hil zen.
Jaime Urrutiak XIX. mende bukaeran ekarri zuen ura Elizondoko herrira. Ura ekarri zuenez, bere omenez iturria jarri zuten eliza ondoan. Karrika bati ere bere izena jarri zioten. Karrikari bere izena paratu zioten ondoko gauza gehiago egiteagatik: espaloiak, bi garbitoki, parrokiako organoa erosi eta Elizondoko errota aprobetxatzeko elektrizitatea ekoizteko makinak ezarri.
Baztan-Bidasoa
Baztan iparraldetik Pirinio Atlantikoa zeharkatzen du Donejakue bideak. Lehen merkatariak bere produktuekin han elkartzen ziren merkataritzako lanak egiteko, hau da, produktuen trukaketak, salerosketak…
Nahiz eta merkatari bide hau aspalditik ez den erabiltzen, azkeneko urte hauetan berpiztu egin da. Bide hori nahiko erraza eta polita delako eta errepidetik urruti dagoelako. Larreak, jauregiak eta basoak badaude, beraz, bertatik pasatzea oso atsegina da.
Donejakue Bidea
Baztango Donejakue bideak gure bailara iparraldetik hegora zeharkatzen du. Baionan hasi eta Urdazubi, Otsondo gaina, Amaiur, Elizondo, Ziga, Berroeta eta Almandoz pasatuta, Belatera ailegatzen da. Guztira 106,55 kilometro ditu Baztan eta Xaretan. Erdi Aroan erromesek, merkatariek, saltzaileek eta soldaduek erabiltzen zuten bide hau.

Baztango etxeak
Baztango haranean, etxe bakoitzak izen propioa du, eta izen hori bertan bizi denaren abizenaren gainetik dago. Herentzia-sisteman azaltzen den ohitura bat: maiorazkoa. Seme (edo alaba) nagusiak jabetza guztiak jasotzen zituenez, oinordekoa emakumea bazen, abizena desagertu egiten zen. Horrela, etxearen izenarekin familia identifikatzen jarrai zitekeen. Tradizio hori babestu nahi den nortasun-ikur bihurtu da.
Hospitalenea
Hospitalenea XVII. mende hasierakoa da eraikin hau, mendeetan zehar Donejakue bidetik pasatzen ziren erromesen ospitalea izan zen. 1811. urtean erosi zuten Hospitalenea etxea. Bere arkitektura barrokoa da.
Arizkunenea
Arizkunenea palazio handi bat da. Jaime Urrutia karrikan dago kokatua. Apaingarriz betea dago. XVII. mendean nafar arkitektura jaungilearen adibiderik onena da. Elizondoko etxe handienetakoa da.
Eraikin handi hori Arizcun leinuari lotuta dago, eta jatorrizko orubea hurbil dagoen Arozarena etxeari dagokio, metro gutxira, Jaime Urritia kalean bertan. XVII. mendearen bigarren erdian, leinu horretako zenbait kide Indietan eta Madrilen kokatu ziren. Bertan, Norberto de Arizcun nabarmendu zen, negozio-gizon oparoa izatera iritsi zena. Bere babes eta babespean hartu zuen 1691n Elizondon jaiotako Miguel de Arizcun iloba haragizkoa. Osabaren konpainia komertzialarekin jarraitu zuen, batez ere, itsas armadarako elikagaiak hornitzen eta armadarako munizioak hornitzen. Monarkiari emandako zerbitzuei esker, Arozarena bere jatorrizko etxea armagintzako lurmutur jauregi-mailara igo zuen 1732an, eta Iturbietako markesaren noblezia-titulua lortu zuen 1741ean. Hogeita hamarreko hamarkadako azken urteetan agindu zuen Arozarena berreraikitzea eta Arizkunenea eraikitzea. Arizkunenea Nafarroako errege-arkitekturaren adibide nabarmenetako bat da, U formako oinplanoari, frontoi lerronahasdun batek koroatutako harrizko patioaren dotoretasunari eta Frantziako gustuko burdinsarea ageri da ere bai, hau da, garai hartako jauregitxo frantsesen antzeko itxura du.. Etxe handi honek sarrera harrizkoa du. Balkoi handi bat du. 1730ean eraikia, barroko itxurakoa da. Egun Elizondoko kultur-etxea da.
Estebecorena / Istecorena Etxea
Istekonea, Jaime Urrutia karrikako 46. zenbakiaren parean kokaturik dago. Erregeordearen etxea esaten zaio, Pedro de Mendinueta y Múzquiz jaunarekin lotura duelako. Izan ere, Mendinueta – Muskiz familiaren orubea izan zen. Juan Martin Mendinueta eta Josefa Muskiz 1734an ezkondu ziren. Jasotako prestakuntza akademikoari esker, arrakasta handiz sartu ziren Borboitarren gortean eta, batez ere, Miguel Muskizek Goienetxe osabarengandik lortutako laguntzari esker, Ogasuneko Bulego Unibertsala bete zuen 1766 eta 1785 bitartean.
Azkenean Pedro Felipe anaiak, etxearen jabe gisa geratu zenak eta Elizondoko benetako tabako-errentaren administratzaile eta haraneko erregidore izan zenak, etxearen berreraikuntza ordaindu ahal izan zuen, 1776an kontratatutako Jose Poudez arkitekto frantsesak emandako trazak jarraituz. Beraz, XVIII. mendearen amaieran eta XIX. mendearen hasieran eraiki zen.
Fatxadan, XVIII. mende barrokoko erdiko planoa alboko hegalekiko atzeraemangune arina (Arizkunenea jauregiaren berrinterpretazio berantiar gisa ondoriozta daitekeena) eta XIX. mende hasierako arazketa klasizista nahasten dira.
Eraikinak paramentu bat du erdian, frontoi triangeluar batez koroatuta, eta alboetan pixka bat aurreratutako bi gorputz ditu. Portada, harri jaspeatuko pilastren eta pisu nobleko balkoi luzearen artean nabarmentzen da. Honen gainean, gustu akademizistako armarria altxatzen da, leku nabarmenean, arrokaila berantiarrez eta girlandaz apaindua. Garrantzi arkitektoniko handiko etxea da.
Paularena
Paularena , XIX. mendeko jauregi handi bat da, indianoen etxeen adibide argia delarik. Jauregi hori oso berezia omen da eta ondorioz, hagitz bisitatua. Jauregia Foruen plazaren pare-parean dago.
Arozarena
Jauregi hau Jaime Urrutia kaletik bistatzen da., 17. zenbakian kokaturik dagoelarik. Bere historian zehar, beheko irudian ikus daitekeen armarriak Miguel Arizcunen abizena bakarrik eraman du. Santiagoren ordenako zalduna izan zen. Handik urte batzuetara, 1741ean, Felipe V.ak Iturbietako Markesaren titulua eman zion.
XVII. mendeko eraikin barroko hau Arizkunenearen leinu berekoa da, armetan bat egiten baitute. Sarrera arkupedun arkupe zabal batez estalita dago. Eta horren gainean, lehen solairuan edo gorputzean, balkoi luze bat dago, harrizko mentsula handien gainean. Mentsula horiek bolutaz apainduta daude, eta hiru bao dituzte, markoa molduratua dutenak. Goiko solairuak, harlanduzko hormarekin, antolaketa estuagoa du, alboetan bi balkoi, erdian bi leiho eta nobleen armarria dituela. Solairu horren gainean, erlaitz bat dago, erdian arkua duena, armarriak hala eskatzen duelako, eta, haren gainean, egurrezko teilatu-hegala, txapitula-formako leihoak ahokatzeko hiru lekutan etena. Armarriak orla apaingarri bat du, oso barrokoa. Bertan, trebetasunez lotzen dira beheko maskaroia, lehoiak, haur tenanteak eta ostiko handiak, kasket batez tindaturik.



Manuelenea
Jauregi hau Jaime Urrutia kalean dago. Garai hartako modernismoaren adibide garbi bat da. Manuelenea Jauregia 1904koa da. Kontuan izan behar dugu Elizondok Jauregi ugari dituela, familia askok Ameriketara emigratu zutelako. Itzuli zirenean aberastasuna erakutsi nahi izan zuten; horregatik sortu zituzten jauregiak, eta horien artean Manuelenea jauregia.
Poskonea
Poskonea etxea, Jaime Urrutia kalea, 43n dago. Garrantzi arkitektoniko handiko eraikina, harriz landutako portada eta familiaren armarria ditu fatxadaren erdian. Berroko bidean dago, ezkerretara.
Serorenea
1913ko uholdeak oroitzeko plaka bat ageri da 2015eko uztailaren 4ik aitzin Serorenea etxearen fatxadan, Jaime Urrutia kalean. Uholdeetan ura plakaraino ailegatu zen. Fatxadan nabarmena da armarri handi bat.
Bibliografia:
Jaime Urrutiari buruzko informazioa.
Iturriari buruzko informazioa.
Serorenea etxeari buruzko informazioa. 1
Serorenea etxeari buruzko informazioa. 2
Iriarte Zelaieta, P. (2019). Baztan, Baztango Udala.
Genma, Elizondo-Valle de Baztan (Navarra), 2016ko abenduaren 30 ean.
Palacio Arozarena de Elizondo.




