Baztandarren biltzarra:
Baztandarren biltzarra herrien arteko sustatzeko besta handi bat da. Udan ospatzen da baina ez egun finko batean, azken urteetan Sanferminen amaieraren ondorengo lehen igandean.
Elizondon ospatzen da, 1963an hasi zen egiten.
Besta hau, Baztan osatzen duten 15 herriei orga edo karroza baztango ohitura eta izaeraren adierazgarri diren gaiaz apaintzea eta Elizondora eramatea eta gero denek ospatzeko.
Goizean zear artisauen eta bertako produktuen postuak egoten dira.
Orga guztiak ikusi eta gero mutil-dantza egiten da txistuaren soinurekin Udaletxe plazan. Urtero kartel ezberdin bat egiten da Baztandarren biltzarrarekin zerikusia duen diseinu batekin.
Orgetan edo karrozetan baserrietako eguneroko eszenak egiten dira.

Elizondoko bestak:

Elizondoko bestak uztailaren 24tik 28ra izaten dira. 25a da egun handiena.
Kontzertuak, barrakak eta gauza gehiago izaten dira.
Zikiroa:
Zikiro jatea, herri-ospakizunetan egiten den bazkaria da.
Nola egiten da?
Arkumea lurrean zabaldutako brasan erreko da, lau edo bost orduz. Jendeari banatzeko pusketan puskatzen da. Zikiroari piperradak laguntzen dio eta zikiroari salsa bat botatzen zaio “ajilis-mojilis” deitzen da.


Baztan zopak:
Baztan zopak, ardi saldan bustitako ogi xerrak dira eta batzuek pipermina botatzen diote.
Taloak:
Findu gabeko arto-irinez, ur beroz eta gatz pixka batez eginiko opil, zapal eta borobila da. Osagai askorekin jaten ahal da, (Txistorra, gasna, hirugiharra, txokolatea edo zuk nahi duzun osagaiekin jaten ahal da).


Urriko feria:
Urriko feriak Elizondon izaten dira, San Lucas egunaren urriak 18, hurrengo ostirala eta larunbatean izaten dira.
Egun handiena ostiralean izaten da. Abere gutxiago biltzen dira Merkatuko plazan eta horien lekuan, nekazaritzako lanabesak eta makinak, eskulanak, osagarriak eta garaiko eta herrialdeko gastronomia produktuak saltzen dituzten postuak jartzen dira. Herriko kale nagusiak postuz beteta izaten dira, postuak urtetik urtera gehiago izaten dira.
Larunbatari “atso ferie” erraten diote. Egun horietan esku-pilota partidak eta herri-kirol erakustaldiak izaten dira.
Baztango Dantzariak:
Mutil dantza da Baztan Ibarreko dantza adierazgarriena.
Dantzariak biribil irekietan dantzatzen dute.
Korroaren erdian txistularia eta atabala jotzailea egoten dira, eta dantzariek interpretatzen duten musika jotzen dute. Denetara 19 dantza dira.
Tradizioan besta egunetan eta bileretan dantzaten ziren mutil-dantzak. Gaur egun, herri bakoitzeko bestetan egiten dute dantza.
Nekazariek urteko hainbat garaitan eta egiten zuten lan komun eta solidarioa da dantza-jolasen jatorria. Hainbat helburu zituzten: Artoari hostoak kentzea, kare-harrobietan karea fabrikatzea eta egurra biltzea. Bazkari garrantzitsuetan edo ezkontzetan dantzatzen zuten. Sagar-dantza azpimarragarria da, tradizio luzea baitu Ibarrean, Arizkunen, asko dantzatzen baitzen bertan. Lauko taldeetan dantzatzen da, sagarrak eskuan hartuta.


Udaberriko feria:
Elizondon egiten dira. Bazko eguneko ondoko ostiralen izaten dira beti.
Inguruko artzaiak elkartzen dira abereekin Merkatuko Plazan, ahari lehiaketa ere egoten da. Artisau, talogile eta inguruko produktuen saltokiak egoten dira herriko plazan.
Goizaldean “bustiek” ( baztan zopak) banatzen dira bertara hurbiltzen diren guztientzat, Baztango plater goxo hau dastatzeko aukera emanez.
Behei-azienda pirenaikaren feria:
Elizondon egiten da, irailaren hirugarren asteburuan (ostiral, larunbat eta igandean).
Arraza pirenaikoko behiak Baztango mendi paisaietako eta elikaduraren oinarrietako bat dira, baita ekonomia baliabideetako bat ere.
Baztan eta Euskal Herri guztiko jende ugari biltzen ditu urtez urte ekimen honek eta abeltzaintza munduan gero eta garrantzi handiago du lehiaketak, Elizondoko Merkatu Plaza, behiz eta bisitariz betetzen du urtero. Azienda lehiaketaz gain, pintxo salda eta bustien lehiaketa eta ibilbidea ere egiten da.


Baztango armarria:
Jatorriari buruz hipotesi anitz daude, kasu gehienetan, elezaharren edo istorioren baten inguruan sortuak dira.
Baztango armarria, oinarrian, xake taularen itxurakoa da, laukiak beltzak eta zilar kolorekoak dira. Nafarroako zaharrenetariko eta ezagunetakoa da. Inguruan hainbat apaingarri izaten ahal ditu eta goitiko aldean, armarriaren buru, zaldun baten kasketa du.
Armarria Baztango ia etxe guztietan agertzea are garrantzitsuagoa egiten du.